2022/10/21

Eusko Jaurlaritzak Talaiako eraikinak garbitzea agindu du

Osasun ikuskaritza bidali ostean, ez ohiko moduan Biteri, Bordari eta Satarka eraikinak garbituko ditu. Ez ditu % 100eko zerbitzu minimoak ezarriko.

[Erreportajea] Lapurriturri, hamabost urtez Aiako Harrian arreta eskaintzen

Aiako Harria Parke Naturaleko informazio guneak iragan igandean itxi zuen sasoia, irteera batekin. Aurten 1.126 bisitari pasa dira irekia egon den 45 egunetan. Orain atseden hartuko dute, Aste Santura arte.

Zinema haurrentzat, euskaraz eta doan

Bihartik, abendura bitarte, asteburuetan eta arratsaldez, euskarazko pelikulak zinema aretoetan disfrutatzeko aukera egongo da.

Dena prest Donibane Lohizune-Hondarribiaren 23. ediziorako

1.500 parte hartzaile baino gehiagok 21 kilometro pasatxoko ibilbide gogor eta malkartsuari egin beharko diete aurre igandean.

Juan Thalamas Labandibarren, gehienez orduko 30 kilometrora

Gipuzkoako Elkarrekin Podemos-IUk galdera bat erregistratu du Gipuzkoako Foru Aldundian gai hori argitu ahal izateko.

[Erreportajea] Neguko asteburu ilunei bizitza emateko olinpiadak

2016a izan zen Hondarribian olinpiadak antolatu ziren azken urtea. Joan den ostiralean ohitura berreskuratuko dutela iragarri zuen Hondarribiko Gazte Asanbladak.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA.

[Erreportajea] Harrera sareak, bost negu

Laugarren urtea eta bosgarren negua beteko du Irungo Harrera Sareak. Ordutik, Santiago eta Behobiako zubietako kontrolek berdin jarraitzen dute, eta ez dela harrera duina bermatzen salatzen segitzen dute.

ASTEKARIKO ELKARRIZKETA. IZASKUN LARRUSKAIN ETA ANE ARBELAITZ JAIZKIBEL KONPAINIAKO KIDEAK

“Ospakizun bat izateaz gain, eskertza bat ere bada Loratzen”

Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko Loratzen jaialdia antolatu dute. Biharko ekitaldietan izango dira Izaskun Larruskain eta Ane Arbelaitz, konpainiako kideak biak. Ospatzea beharrezkoa ikusten badute ere, argi dute lana dagoela egiteko.

June Romatet Ibarguren

Toti Martinez de Lezea gonbidatu zuen atzo Emekik

Idazle arabarrak "Itsasoko emakumeak" hitzaldia eskaini zuen Kultur Etxean. Hitzaldia amaituta, liburuak zozketatu zituen.

Datorren astean zehar Errebellin kalea moztuko dute

"Kalez kale Hondarribia hobetzen" programaren baitan egingo dituzte obrak. Garajea dutenek kalea erabili ahalko dute.

22:00etan argiak itzaltzeko deia egin du udalak

Energia aurrezteko munduko eguna da gaurkoa eta 22:00etan argiak itzali eta kandela batekin ateratzea eskatu du udalak.

Ondarea digitalizatu nahi du udalak

Azterketa teknikoak egitea errazagoa izango dela dio udalak. Oraingoz udaletxea da digitalizatu duten eraikin bakarra.

Asfaltatze kanpainak aurrera darrai

Harmugarrietako lanak bukatuta, Letxunborro eta Nafarroa hiribidetan izango da asfaltatze kanpaina datozen egunetan bidea egokitzen.

Azaroaren 1ean zazpigarrenez omenduko dute Beñat Elzo

Urteroko mendi lasterketa berreskuratuko dute aurten. 10 kilometro pasatxo ditu ibilbideak, eta dirua Adela Gipuzkoa elkartera bideratuko dute.

Trenbideak estaltzearekin ados, inguruko auzotarrak

Entzute prozesu bat egin du EAJk, Via Irun 2023 programaren gaineko herritarren ekarpenak eta iritziak biltzeko asmoz.

Irungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-22)

Partidaz eta lehiaz jositako asteburua dator Irunera. Hiriko neska-mutilak maila altua ematen saiatuko dira.

Abotsanitzek, udalaren eta ISSren kontratua luzatzeko proposamena salatu du

Enpresak hainbat arazo eragin dituela azpimarratu du Abotsanitzek. Udal garbitzaileek 150 egun baino gehiago daramatzate greban.

Gehiago