'Bi arnas' dokumentala zinemaldian proiektatuko dute
Gaurtik aurrera erosi ahal izango dira Zinemaldian 'Bi arnas' dokumentala ikusteko sarrerak.
Hilaren 16an, ostiralarekin hasiko da Donostiako Zinemaldia. Mundu osoko dokumental, zein pelikula esanguratsuenak aurkezteaz gain, bertakoak ere beren lekua izango dute.
Jon Mikel Fernandez Elorzen ‘Bi arnas’ dokumentala izango da Zinemaldian ikusgai egongo den piezetako bat. Bi egunetan proiektatuko dute: hilaren 22an, 20:30ean eta 23an 20:00etan, Printzipe zineman.
Sarrerak gaurtik aurrera erosi ahal izango dira zinemaldiko webgunean.