2022/9/5

Trikitixa eta panderoa ikasteko klaseetan izena eman daiteke

Auntxa Trikitixa Eskolak antolatzen dituen ikastaroak Anakako lokalean egiten dira astean behin, eta izen-emateak irekita daude jada.

Erkiaga eta Irastorzak asko sufritutako garaipena eskuratu zuten

Arbek eta Lekuek A taldeko lehen partida galdu ondoren, garaipena behar beharrezkoa zuten txapelketan bizirik jarraitu nahi bazuten.

Jaietarako segurtasun dispositibo berezia ezarriko dute

Hondarribia Eremu Segurua kanpaina martxan jartzeaz gain, Udaltzaingoarekin koordinatutako dispositibo bat eta larrialdi telefonoak dituzten panelak ezarri dituzte.

Ehun korrikalaritik gora parte hartu dute Guadalupeko igoeran

Jose Antonio Gomez de Arriba eta Maria Ordoñez izan dira pandemiaren ondorengo edizioko irabazleak.

Ikasturtea hasteko prest dago Gaztelekua

Irailaren 13an zabalduko da Martindozenea eta ate irekiak egingo dituzte irailaren 12an, 19:00etatik 20:30era.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-9-2)

Irailak 2ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'MUGEN GAINDI' poltsa eta 'BIHOTZEAN GILTZA' termoa dira.

Santa Elena kalea irekiko dute etzi, garraio publikoarentzat

Ibilgailu pribatuei ez zaie irekiko, lanaren fase honetan ahalik eta zirkulazio gutxien komeni delako.

1.500 bazkide baino gehiago lortu ditu Bidasoak

Europako txapelketak Artalekun egin ahal izateko gutxieneko bazkide kopurutik gertu dago kluba.

Euskaltegian izena emateko epea laster zabalduko dute

Herritarrek 12 eguneko epea izango dute Udal Euskaltegiko ikastaroetan izena emateko. Maila guztietako ikastaroak eskainiko dituzte.

'Jaietan ere itxeki euskarari'

Blagan elkarteak martxan jarri du jaietan ere euskararen erabilera ahalik eta gehien sustatzeko ekimena.

Hondarribiko Sostengu Taldeak irailaren 6an zabalduko du txosna

Aurten ere, txosnetako irabaziak Etxerat elkartera bideratuko ditu.

Gehiago