Irun Zuzenean, hilaren 30ean eta urriaren 1ean
Sarrerak Internetez eta Luis Marianoko Turismo Bulegoan jada eskura daitezke, bi eguneko bonua nahiz egun bakoitzerako tiketa.
Ficobak jasoko ditu hilaren 30ean eta urriaren 1ean Irun Zuzenean musika jaialdiaren 2022ko kontzertuak. Uztailean jakinarazi zituen udalak zein izango ziren kartelburuak, eta orain, bi egunetako artisten zerrenda zehatza eman du.
Hilaren 30ean (ostirala) Ivan Ferreiro, Maren, Ezpalak, Dupla eta Jordana B izango dira Ficobako oholtzara igoko direnak. Urriaren 1eko artistak, berriz, Zahara, Ginebras, Maika Makovski, Malforta eta Impacto Vudu izango dira. Bi egunetan 18:30ean zabalduko dituzte Ficobako ateak
Bi egunetarako txartelak (30 euroan) nahiz egun bakarrekoak eros daitezke jada (15 eurokoak) Internetez (kudeaketa gastuarekin). Bestela, Luis Marianoko Turismo Bulegoan ere lor daitezke tiketak.