Biharko Girabira emanaldiaren lekua aldatu dute
Eguraldi txarra iragarri dutenez, Soroxartan beharrean Belaskoenea ikastetxeko patioan egingo dute.
Bihar (hilak 2) Anaka eta Puiana auzoen arteko Soroxarta parkean egitekoa zen Girabirak leku aldaketa jasan du, eguraldi txarra iragarri baitute biharko. soroxartan beharrean Belaskoeneako patioan egingo dutela jakinarazi du udalak.
Honakoa izango da biharko egitaraua:
Girabiraren egitasmoaren bigarren ekimena antolatuko dute datorren ostiralean, irailaren 2an. Familiei zuzenduriko proiektua Anaka eta Puiana auzoen arteko Soroxarta parkera helduko da, eta asteburu honetako saioan zirkua landuko dute.
Arratsaldetik gaualdera arte prestatu du egitaraua udaleko Kultura arloak. Hala, hau izango da parkean antolatuko duten egitaraua:
- Arratsaldeko 17:30ean, tailerrak: Malabareak egiten ikasteko bi tailer antolatuko dituzte Armiarma Compagnie, Vol ́ Arte Studio École de cirque eta Ziliportaka Elkarteak. Beste bi tailerrak aireko akrobazien eta “jumping stilts” direlakoen ingurukoak izango dira. tailerrak adinaren arabera banatuko dira, eta parte hartzea librea izango da. Tailerrak egiten diren bitartean, Don Loopek bihurrikari saioa eskainiko du, zirkuko zenbait emanaldirekin eta musikak girotuta.
- Arratsaldeko 19:30ean, ‘Vademekun’ ikuskizuna: Zirkozaurre konpainiak eskainia, Tadeo pertsonaia irakuzalearen gorabeherak erakutsiko ditu. Tadeok mundu paralelotara egingo du bidaia, liburu artean irakurtzen dituen istorioei esker.