Behin-behineko aparkaleku berria izango du Migel de Ambulodi kaleak
Helburua auzotarrek aparkatzeko dituzten arazoak arintzea izango da. Udalak, aldi berean, Teodoro Muruan espaloia konponduko du.

Obra arloak jakinarazi duenez, Irungo udalbatzak Elitxu-Lapitze auzoko Diana kaleko behin behineko aparkalekua egitea onartu du. Egitasmoa herritarren eskakizun baten harirakoa da. Auzoan aparkatzeko dauden zailtasunei erantzuteko, 45 plazako aparkalekua eraikiko dute, motorrak uzteko eremua barne.
Proiektua behin-behinekoa da, aparkalekuak etorkizunean Txenperenea eremura mugituko baitituzte. Eremu horretan hirigintza-proiektu oso bat egingo du udalak. Partzela Irunvi Irungo Etxebizitza Publikoko Sozietatearena denez, erakunde horren administrazio-kontseiluak lurzoruen lagapena baimendu behar izan zuen. Cristina Labordak proiektua esleitzeko Irunviren ekarpena “ezinbestekoa” izan dela adierazi du. Obrek aurrera egiteko, 130.000 euroko aurrekontua onartu da.
Teodoro Muruako espaloia
Aldi berean, Irungo Udalak Artia auzoko Teodoro Murua kaleko espaloia konpontzeko obra-proiektua onartu du. 20. portaletik aurrera, Artiako aparkalekuaren eta futbol zelaiaren sarreraren artean egingo dira konponketa lanak. 151.357,27 euro erabiliko dituzte horretarako.