Gure Zirkuaz gozatzeko, sarrerak salgai
Irailaren 16tik urriaren 1era zenbait emanaldi egingo ditu, arratsaldez. Sarrerek 13 eurotik aurrera balioko dituzte.
Gure Zirkua proiektu ibiltaria Hondarribira helduko da aurki. Herriko jaiak igarota, hainbat arratsaldetan emanaldiak eskainiko ditu, irailaren 15ean hasi eta urriaren 1ean bukatuta. Euskal Herriko hainbat eta hainbat txoko bisitatu ditu azken urteotan, eta hurrengo geldialdia Bidasoan egingo du.
Egitasmoaren bultzatzaileak fantasia eta historia uztartzen ahalegintzen dira; Zirkua, gaur egungo produktua baino, antzinako gizarteetatik (Txina, Grezia, Erroma) jaso dugun ondarea baita.
Honakoak izango dira Gure Zirkuak Hondarribian emango dituen ikuskizunak:
Irailaren 16a, ostirala
- Arratsaldeko 19:00tan.
Irailaren 17a, larunbata
- Arratsaldeko 17:00 eta 19:30ean.
Irailaren 18a, igandea
- Arratsaldeko 18:00tan.
Irailaren 23a, ostirala
- Arratsaldeko 19:00tan.
Irailaren 24a, larunbata
- Arratsaldeko 17:00 eta 19:30ean.
Irailaren 25a, igandea
- Arratsaldeko 18:00tan.
Irailaren 30a, ostirala
- Arratsaldeko 19:00tan.
Urriaren 1a, larunbata
- Arratsaldeko 17:00 eta 19:30ean.
Sarrerak hemen erosi daitezke, hamahiru eurotik aurrera.