Foru kalea eraberritzen hasiko dira
Erdigunea eraberritzeko lanek garapen jasangarria sustatzeko helburua dutela adierazi du udalak. Europar funtsen bidez finantzatuko dira.

Aurrera doaz Irungo erdialdeko egokitze lanak. Duela hainbat aste ekin zieten San Juan inguruko lanei eta, orain, Foru kalea eraberritzen hasiko dira. Legia kaleko lanak bukatuta, udalak aipatu kaleko espaloia eta aparkalekuak okupatuko ditu. Hori dela eta, Pikoketa kalea bertakoen aparkaleku izateko egokituko dute.
Horrela, San Juan inguruan oinezkoentzat espazio handiagoa erraztea da lanon helburua, udalaren hitzetan, garapen jasangarria sustatzearekin batera. Izan ere, egokitze lanen ostean oinezkoek izango dute lehentasuna, zintarriak zein irtenguneak ezabatuko dituzte, baita berdeguneak instalatuko ere.
Obra hauek, Irungo erdigunean egingo diren gainontzekoekin batera, Aldaketa Klimatikoaren eta Trantsizio Ekologikorako Legearen baitan onartu ziren, eta eropar funtsetatik jasotako 600.000 euroren bidez finantzatuko dira.