Bidasoa Folk arrakastatsua izan da
Bidasoa Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoaren arabera, ia mila lagun elkartu ziren hiru udalerritako kontzertuetan.

Joan den asteburuan zehar Bidasoa Folk jaialdia ospatu zen badiako hiru herrietan. Orain, antolatzaileek balorazioa egin dute eta, haien hitzetan, “oso modu positiboan” baloratzen dute aurtengo edizioa. Izan ere, bederatziehun lagundik gora bildu dituzte ekitaldi zein kontzertu ezberdinek. Gainera, interakzio maila handia egon zen oholtza gaineko artisten eta publikoaren artean.
2001ean lehendabizikoz antolatu zenetik, Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak kultura aniztasunaren elkargune izateko jaio zela azpimarratu du. Horrela, hiru udalerrien arteko antolakuntza-maila handitu egin da, baita tokiko turismo eta kultura sustatu ere.