Lehen mailako bertsolari jaialdia, Kasino Zaharrean
Larunbatean Oihana Iguaran, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Eli Pagola igoko dira oholtzara. Sarrera doakoa izango dela aurreratu du udalak.
Datorren larunbat honetan (hilak 27) lehen mailako lau bertsolari zuzenean ikusteko aukera izango dute hondarribiarrek, Bertso Jaialdia antolatu baitute udalak eta Lanku kultur zerbitzuak. 20:00etan hasiko dute saioa, Kasino Zaharrak jasoko du. Eguraldi txarra eginez gerom Soroetan egingo dutela aurreratu du udalak.
Honako lau bertsolari igoko dira oholtzara: Oihana Iguaran, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano eta Eli Pagola. Karloz Aizpuruak egingo ditu gai jartzaile lanak.
Sarrera doakoa izango da.