Guztion Alardeak agerraldia egingo du abuztuaren 27an
Sortu zenetik ia hiru urtera, gatazkaren konponbidearen aldeko plataformak agerraldia egingo du. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira.
Alardea: Guztiona, guztiontzat lemapean, agerraldia egingo du Guztion Alardeak abuztuaren 27an, larunbatean. Hitzordua eguerdiko 12:00etan finkatu dute, Gernikako Arbolan.
Duela ia hiru urte aurkeztu zuten Guztion Alardea plataforma, Hondarribiko alardearen harira sortutako gatazkari konponbidea bilatzeko asmoz, herritar eta eragile ezberdinek bat egiteko elkargune gisa. Hilaren 27ko agerraldia norabide horretan doa, eta antolatzaileek arduraz jokatzera deitu dituzte hondarribitarrak.