Badator 2022ko Gazte Eguna
Ohi bezala, iraileko lehen larunbatean ospatuko dute. Bi urtez ez da antolatu, pandemia dela eta. Sarrerak hilaren 25ean salduko dituzte.
2022ko Hondarribiko Gazte Egunak badu data. Ohi bezala, herriko jaiei hasiera emanez, iraileko lehen larunbatean. Hala, Hondarribiko gazte koadrilak Zumardian elkartuko dira irailaren 3an.
Sarrerak datorren abuztuaren 25ean, ostegunean, salduko dituzte, Obispo plazan. Arratsaldeko 19:00ak eta gaueko 21:00ak artean, hamabost euro ordaindu beharko dituzte gazteek, eskudirutan. Norberak bost sarrera erosi ahalko ditu, gehienez ere.
Eguneko egitarauaren berri aurrerago emango dute antolatzaileek.