Guadalupeko errepidea itxita, eroritako zuhaitz batengatik
Eguraldi txarra dela eta, zuhaitz bat erori da Guadalupera igotzen den errepidean. Hori dela eta, errepidea itxi dute bi noranzkoetan.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenaren arabera, Guadalupera igotzen den errepidea itxita dago, bi noranzkoetan. Eguraldi txarra dela-eta, zuhaitz bat errepidera erori eta oztopoa egin du.
Udaltzaingoa eta udal teknikariak lanean dabiltza, lehenbailehen errepidea berriro ere irekitzeko.