Eskulangintza azokak kirol portua hartuko du datozen bi igandeetan
Honako produktuekin egingo dute topo bisitariek: moda eta osagarriak, larruzko osagarriak, bitxiak, kosmetika naturala, etxeko dekorazioa, artisau janaria eta artea.
Eskulangintzari txoko bat egingo diote Hondarribian asteburu honetan zein datorrenean. Izan ere, Eskulangintza Azoka egingo dute kirol portuan, igandearekin. Lehen hitzordua igande honetan (hilak 21) izango dute herritarrek, eta hurrena, datorrenean (hilak 28). Bi igandeetan, 10:00etatik 18:00etara zabalduko dute azoka. Honako produktuekin egingo dute topo bisitariek: moda eta osagarriak, larruzko osagarriak, bitxiak, kosmetika naturala, etxeko dekorazioa, artisau janaria eta artea.