Elkarrekin Podemos-IUk udarako trafiko buxadura salatu du
Azken egunotan Irun eta Hondarribiko saihesbideak trafikoz bete dira, eta buxadura hiriko kale nagusietara igaro.
Elkarrekin Podemos-IU udal taldeak azken egunotan Irungo kaleek jasan duten trafiko buxadura salatu du. Hiri mugakidea izanik, abuztuan ohikoak izaten dira horrelako egoerak, baina koalizioak udal-gobernua horren jakitun dela eta aurreikuspenetarako denbora izan duela leporatu dio. Izan ere, arazoa AP-8an sortzen diren kilometrotako auto-ilarez gain, horiek Santiago Zubira eta Behobia eta Pausu arteko zubira desbideratzen direnean areagotzen dela azpimarratu dute. Puntu horretara iritsita, Irun eta Hondarribi arteko bi saihesbideak kolapsatu eta buxadura hirigunean metatzen da.
Horren aurrean, udal taldeak adierazpena aurkeztu du udalean, lehenbailehen irtenbidea bilatu eta proposamenak egin ditzaten instituzioek.