Bihar lehiatuko dute Grand Slamaren bigarren jardunaldia
Barandika-Lopez eta Arbe-Lekueren arteko partida izango da nagusia. Aurretik, Basterra eta Zugaitz Eñaut-Manci bikotearen aurka arituko dira.
Bihar, ostirala, Hondarribia Grand Slamaren bigarren jardunaldia izango da, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Norgehiagokak gaueko 20:00tan hasiko dira, eta 22:00etan bukatuko.
Lehenengo eta behin, Basterra hondarribitarra eta Zugaitz Eñaut-Manci bikotearen aurka arituko dira. Bigarren bikoteak Markinako torneoa irabazi zuen. Partida nagusia Barandika-Lopez eta Arbe-Lekueren artekoa izango da. Lopezek txapela bereanatu zuen Gernikan, eta Barandikak, bere aldetik, Donostiako Grand Slama irabazi zuen. Dena den, Arbe-lekue bikotea sendo ari da azken boladan.
Sarrerak salgai daude dagoeneko 11,32 euroan, esteka honetan. Bihar, frontoian bertan erosteko aukera egongo da ere.