Bertan behera utzi dituzte Xantalengo jaien hasierako hainbat ekitaldi
Gaur arratsaldean Urdanibia plazan egitekoak ziren jarduerak bertan behera utzi ditu Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak, eguraldi txarragatik.
Gaur hastekoak baziren ere, Xantalengo jaien lehen eguna baldintzatuko du eguraldiak, hainbat ekitaldi bertan behera utzi behar izan baitituzte, eguraldi txarragatik. Alde Zaharra-San Juan auzo elkarteak sare sozialetan zabaldu duen bezala, gaurko Urdanibia plazan aurreikusitako jarduera guztiak bertan behera geratu dira. Hau da, ez da muxikorik eta bandako kontzerturik egongo.