Trafiko aldaketak Donostia kalean
Bihar eta etzi hainbat fresatze lan egingo dituzte bertan, 'Kalez kale Hondarribia hobetzen' programaren barruan. Ondorioz, ezingo da bertan aparkatu.
Bihar eta etzi (hilak 18 eta 19) hainbat fresatze lan egingo dituzte Hondarribiko Donostia kalean, ‘Kalez Kale Hondarribia hobetzen’ programaren barruan. Ondorioz, hainbat trafiko aldaketa egongo direla jakinarazi du udalak. Zehazki, kalearen bigarren zatian egingo dituzte lanak, Madalen Gainetik Sokoako biribilguneraino. Joan den ekainean egin zituzten lehen zatiaren lanak.
Lanak iraun bitartean bigarren eremu horretan ezingo da aparkatu. Gainera, Nestor Basterretxea kaletik sartu beharko dira ibilgailuak Lezo plazara, eta nahitaez Mastitik atera (Baserritar Etorbidera), bietan egungo norabidearen kontrakoan.