Nacho Vegasek kontzertua eskainiko du Irunen
Irailaren 17an Amaia Kultur Zentroko oholtzara igoko da musikari asturiarra. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 15 euroan.
Nacho Vegas, Bizkaia International Music Experience - BIME 2016, Bilbao Exhibition Centre - BEC, Barakaldo, 28/X/2016 Nacho Vegas musikari asturiarrak Irun bisitatuko du datorren irailean, 17an (larunbata da) hain zuzen. Amaia KZko oholtzara igoko da, 19:00etan, besteak beste,. Mundos inmoviles derrumbandose azken lana aurkezteko. Sarrera orokorra 15 eurokoa izango dela aurreratu du Kultura sailak. Dagoeneko eskura daitezke sarrerak, lotura honetan.

