Hilaren 25etik 28ra, Urruña- Irun Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa
Uztailaren 25a eta 28aren artean ospatuko da nazioarteko txapelketa, eta bertan jatorri ezberdineko zazpi klub lehiatuko dira, bai mutiletan bai nesketan.
Bidasoa Kirol Klubak eta Urruñarrak Handball taldeen ordezkariek 18 urtez azpiko Urruña-Irun Nazioarteko Eskubaloi txapelketa aurkeztu dute. Uztailaren 25a eta 28aren artean ospatuko da nazioarteko txapelketa, eta bertan jatorri ezberdineko zazpi klub lehiatuko dira, bai mutiletan bai nesketan.
Parte hartuko duten taldeak, Urruñarrak eta C.D. Bidasoaz gain, Stade Hendayais HB, Pau Nousty Sports, Billère Handball Pau Pyrenées, Hernani Eskubaloia eta HC Zalau talde errumaniarra izango dira
Hilaren 25ean, ostegunean, eguerdiko 14:00etan harrera egingo zaie talde parte-hartzaileei, eta harrera ekitaldia arratsaldean, 17:00etan Urruñako udaletxean. Horren ostean, 19:00ak aldera, ongietorri festa ospatuko dute.
Biharamunean hasiko da lehiaketa, ostiralean. Lehenengo norgehiagokak goizeko 09:00etan hasiko dira, Salle Iturbidean eta Artalekun. Abuztuaren 27an jokatuko dira partida erabakigarriak: gizonezkoetan, eguerdiko 12:00etan hasiko dira finalerdiak, Urruñan; eta finala arratsaldeko 17:00etan jokatuko da. Emakumezkoetan, ordea, 18:30etan hasiko da txapelduna erabakiko duen norgehiagoka.