Esleitutako kuotaren erdira heldu da hegaluzearen arrantza
Kantauriko zenbait eremutan egiten dute baxurako arrantza, eta Euskal Herriko hainbat lonjetan deskarga. Horien artean da Hondarribikoa.
Hegaluzea arrantzatzeko kanpaina bete-betean, Kofradia Itsas Etxeak urte hasieran esleitutako kuotaren erdia gainditu dela adierazi du. Alegia, 18.100 tonaren % 53,3a arrantzatu da dagoeneko; 9.647 tona baino gehiago orotara. Aurtengo kuota historikotzat jo du itsas etxeak. Izan ere, inoizko handiena da, eta hegaluzearen stockaren osasuna “ona” dela. Euskal Herriko zenbait lonjetan dabiltza egiten deskargak, eta horietako bat da Hondarribiakoa.
Baxurako arrantzaleen arabera, aurtengoa kanpaina normalagoa izaten ari da, iragan biak intentsitate handikoak eta laburregiak izan baitziren. Hori horrela, erritmo geldoagoak prezioa orekatu eta aurreko urteetakoa baina zertxobait altuagoa izatea ahalbidetu duela adierazi dute Kofradiatik.
Kantauriko hainbat eremutan ari badira ere hegaluzea arrantzatzen, ohikoa kostaldetik gehiegi aldendu gabe egitea da. Hala, marea motzak egin eta kalitate handigo arraina bertaratzea lortzen dute arrantzaleek. Hori gutxi balitz, baxurako hegaluzearen arrantzak MSC iraunkortasun zigilua du, eta banan-bana arrantzatutakoa Eusko Label etiketari esker identifikatu daiteke saltokietan.