Bi urteko hutsunearen ondoren, bueltan dira Xantalengo jaiak
Bihartik igandera bitarte festa izango da nagusi. Askotariko ekitaldi eta ekintza antolatu dituzte auzoko eragile eta elkarteek elkarlanean.
Pandemiak azken bi urteko festa baldintzatu badu ere, aurten bai, bueltan dira Xantalengo jaiak. Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak egitarauaren berri eman du, “berritasun” ugari egongo direla aurreratu dute, egitarau oparoa prestatu baitute udalarekin eta auzoko eragile eta elkarteekin elkarlanean. Bihar (hilak 18) hasiko da festa eta igandera (hilak 21) bitarte luzatuko dute.
Ondorengoa da egitaraua, osorik:
- Osteguna (hilak 18):
- 10:00-20:00: Ermitaren irekiera.
- 20:00: Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, Urdanibia plazan.
- Larunbata (hilak 20):
- 08:30: Xantalen Diana auzoko kaleetatik.
- 10:00: ermitaren irekiera.
- 11:00: Meza, Atzokoak abesbatzarekin.
- 12:00: IX. Txapelaundi Sariaren entrega, Ermitako plazatxoan (Roman Morondo Usandizaga sarituko dute).
- 12:15: Janaurrekoa eta musika.
- 19:00: Xantalengo danborrada, ermitatik abiatuta (entseguak hilaren 17an egingo dituzte, 19:00etan).
- Igandea (hilak 21):
- 17:00: Eskulan eta birziklapen tailerra, Trikuharri Elkartean.