Sukaldaritzan trebatzeko klaseak eskainiko dizkie haurrei Elikak
Aurten ere "haurren autonomia lantzeko eta egunerokotasunean osasuntsu, gozo eta errazak diren errezetak egiten ikasteko" baliatuko dituzte klaseak.
Hondarribiko Elika eskola datorren ikasturteari begira jarri da jada, eta datozen hiletan egingo dituzten ekintzen berri eman dute bertako kideek. Aurten ere herriko haurrak sukaldaritzaren munduan trebatu daitezen eskolak eskainiko dituztela iragarri dute, antolatzaileen arabera, “haurren autonomia lantzeko eta egunerokotasunean osasuntsu, gozo eta errazak diren errezetak egiten ikasteko”. Zapore eta testura ezberdinekin jokatuko dute partaideek.
Astean behin eskainiko dituzte eskola horiek, asteazken arratsaldetan. Bi orduko iraupena izango dutela aurreratu dute, eta interesdun bakoitzak hilean 60 euro ordaindu beharko ditu. Saio bakoitzean gehienez zortzi haur onartuko dituzte.