Egiako Nazioarteko Txapelketa jokatuko du Bidasoak
Ostegunean jokatuko dute lehen partida, Balonmano Logroño La Rioja taldearen kontra. Larunbatean berriz, Frantziako Ligako Limoges Hand 87 taldea izango dute aurkari irundarrek.
Aurtengo Egiako (Donostia) Nazioarteko Txapelketan izango da Bidasoa Irun eskubaloi taldea, gaur bertan aurkeztu dute 27. edizioa. Ostegunean (hilak18) abiatuko da lehia, irundarrek Balonmano Logroño La Rioja taldearen kontra jokatuko duten partidarekin. 19:30ean hasiko da norgehiagoka. Larunbatean (ordu berean) berriz, bigarren lagunartekoa jokatuko du Irungo taldeak, Frantziako Ligako Limoges Hand 87 taldearen kontra.
Gurutz Aginagalde presidentearen arabera, Egiako Nazioarteko Txapelketak “garrantzi handia du Bidasoa Irunentzat, baita ere Gipuzkoako eta Euskadiko eskubaloiarentzat. Europa mailan udaro txapelketa gehiago eta indartsuagoak dauden garai honetan, torneoa mantendu ahal izateak asko eta ondo hitz egiten du bere antolatzaileei buruz eta babesten duten erakundeei buruz”, esan du.
Honakoa da egitaraua:
- Osteguna, 19: 30ean: Bidasoa Irun-BM. Logroño La Rioja.
- Abuztuaren 19an, ostirala, 19:30ean: BM. Logroño La Rioja-Limoges Hand 87.
- Abuztuaren 20an, larunbata, 19:30ean: Bidasoa Irun-Limoges Hand 87.