Hotelen okupazioa %94koa izan da uztailean
Iazko epe berean baino 4 puntu altuagokoa izan da aurtengo okupazioa Irunen. Bisitariek 2 gau igaro dituzte, batez beste, hirian.
Uztailean, Irungo hotelen okupazioa %94koa izan da, iazko udan eta 2019an baino 4 puntu altuagoa, eta 2018ko uztailarekin alderatuta, 14 hobea. Bisitariek 2 gau igaro dituzte, batez beste, hirian.
Bertan gaua eman duten pertsonen jatorriari dagokionez, iazko datuekin alderatuta zertxobait aldatu da egoera; izan ere, 2021eko uztailean %74 espainiar jatorrikoak ziren, eta %26 estatutik kanpokoak; aurten, aldiz, Espainiatik euskal hirira etorri direnak %70 izan dira.
Irungo Turismo Bulegoak, bestalde, 1.192 bisitari artatu ditu azken hilabetean. Horien %72 Espainiako herrialdeetatik hurbildu dira bisitan, gehienak katalanak, madrildarrak eta andaluziarrak izan direlarik. %15 frantsesak izan dira, eta alemanak izan dira zerrendan hurrengoak.
Informazio puntu horretan eskaera errepikatuenak honakoak izan dira: liburuxkak, planoak eta mapak. Dena den, kultur jarduerei eta Donejakue Bideari buruz ere galdetu dute askok. Nabarmentzekoa, halaber, bulegoak 262 kontsulta ez presentzial jaso dituela.