"Meteorologikoki uztail bikaina izan dugu, eta nabaritu da"
Hondarribiko hotelen okupazioa iazkoa baino 11 puntu altuagoa izan da aurtengo uztailean. Eguraldiak izan du zerikusirik hobekuntza horretan.
Joan den hilabeteko Hondarribiko hotelen okupazioaren datuak eman dituzte gaur, eta horien arabera, %92ko okupazioa zenbatu dute uztailean; iazko epe berean baino 11 puntu altuagoa.
Miguel Angel Paez Bidasoa Bizirikeko presidenteak iritzi dio eguraldiak izan duela zerikusirik hobekuntza horretan: “Meteorologikoki uztail bikaina izan dugu eta nabaritu da”. Maria Serrano presidenteordeak nabarmendu duenez, bisitari askok interesa agertu dute udalerriak historiari, erosketei edo naturari dagokienez eskain dezakeenari buruz.
Turismo bulegoetan, bestalde, 7.419 lagunen bisitak jaso dituzte uztailean. Zehazki, 4.627 pertsonek egin dute kontsultarik zuten Arma Plazako bulegoan, eta 2.792k La Marinakoan. Etorritakoen artean frantsesak, ingelesak, alemanak eta belgikarrak nagusitu dira, hurrenez hurren.
Aireportuan ere, gorakada
Aenak emandako datuen arabera, turismoaren gorakada nabarmen igo da aireportuan ere. Bertako fluxua ia %32 igo da joan den urteko hilabete berdinarekin alderatuz, guztira 43.370 bidaiari zenbatu direlarik uztailean.