Lehen Fanfarrelandiak Irunen lur hartuko du larunbatean
Los perolas, Gauerdi, Joselontxo's eta Tximeletak fanfarrek hiri erdialdeko kaleak hartuko dituzte egun osoan zehar.
Larunbat honetan, hilak 13, Irungo kaleak musikaz eta umore onez beteko dira Fanfarrelandiaren lehen edizioarekin. 11:30etik hasi eta osoan zehar, 4 fanfarrek Irun hartuko dute, goizez eta arratsaldez hainbat ibilbide eginez.
Auzo eta plaza batzuetan geldialditxoak egiteaz gain, guztiek geldialdia egingo dute espresuki Zabaltza plazan, 10:00etatik 21:00etara Bildumazaletasunaren Azoka egingo baita bertan.
Honako hauek dira taldeak, ordutegiak eta ibilbideak:
- Los perolas fanfarrea. 11:30etik 13:30era.
Ibilbidea: Zabaltza plaza (geldialdia), Kolon ibilbidea, Hondarribia kalea, San Migel plaza, Esteban Indarteko oinezkoentzako eremua, Kolon ibilbidea, Luis Mariano, Joaquin Gamon. Foruen karrika, Karrika Nagusia, eta amaitzeko, San Juan plaza. - Gauerdi fanfarrea. 11:30etik 13:30era.
Ibilbidea: Urdanibia plaza, Junkal karrika, Santiago kalea, Salis hiribidea, Esloleta kalea, Ezliza kalea, San Juan plaza, Karrika Nagusia, Foruen karrika, eta amaiera, Zabaltza plazan (geldialdia). - Joselontxo’s fanfarrea. 11:30etik 13:30era.
Ibilbidea: Pio XII.a plaza, Serapio Mujika kalea, Juan Arana kalea, Luis Marianoko atzealdea, Zabaltza plaza (geldialdia), Argentinar Errepublika kalea, Iparralde hiribidea, Joaquin Gamon kalea, Luis Mariano, Juan Arana kalea, Serapio Mujika kalea, eta amaiera, Pio XII.a plazan. - Tximeletak fanfarrea. 18:30etik 21:00etara.
Ibilbidea: Pio XII.a plaza, Serapio Mujika kalea, Juan Arana kalea, Luis Marinoko atzealdea, Zabaltza plaza (geldialdia), Kolon ibilbidea, Foruen karrika, Karrika Nagusia, San Juan plaza, Karrika Nagusia, Foruen karrika, Joaquín Gamón kalea, Zabaltza plaza (geldialdia), Juan Arana kalea, Serapio Mujika kalea, eta amaiera Pio XII.a plazan.