Bertako merkatarien produktuak kalera aterako dituzte
Asteburu honetan Udako Merkatua - Summer Market-en hirugarren edizioa egingo dute. Bertako merkatarien produktuez gain haurrentzako tailer eta ekimenak egongo dira.
Larunbatean, bertako merkatarien produktuak kalera aterako dituzte, izan ere, orduan abiaraziko baita Udako Merkatua – Summer Market deituriko merkatuaren hirugarren edizioa. Herriko 18 komertziok hartuko dute parte ekimenean eta San Pedro kalean ipiniko dituzte beren postuak. Denetik egongo da; arropa, osagarriak, eskulanak, goxokiak, jolasak eta zuzeneko musika, besteak beste.
Gainera, erosketa bakoitzean ticket bat banatuko da eta egun bakoitzaren amaieran (19:30ean) zozketa egingo dute erosleen artean. Saria 800 euroko opari-txartela izango da.
Merkatua ‘Abian’ enplegu eta garapen ekonomikorako planaren barnean kokatzen da. Maria Serrano Merkataritzako zinegotziak atzoko aurkezpenean azaldu zuenez, Hondarribiko merkataritzak duen balioa agerian uzteko asmoa du ekimenak.
Honako dendek parte hartuko dute merkatuan: Axilian, Bale Urdina, Canela, Ena, Garua, Gauxua, Lamiarri Tatto & Poercing Studio, La Lupita eta Ana, Luna Illustration, Made with lof, Maialen Canpaña, Naiara Goikoetxea, Okin Denda-Store, Ongi Etorri, Polita, Soule, Viv Vintage, Xera Estetika eta Xera Lencería.
Egitaraua
Abuztuak 13 (Larunbata)
- 11:00 Merkatuaren irekiera
- 12:00 Haurrentzako tailerra: ‘Sortu zure arrainontzia’ Sormen tailerra (4-10 urte)
- 13:00 Bertako produktuen dastaketa
- 17:00 Haurrentzako tailerra: ‘Itsas hondoa’ Pintura tailerra (4-10 urte)
- 18:30 Zuzeneko musika
- 19:30 Sarien zozketa
- 20:00 Merkatuaren itxiera
Abuztuak 14 (Igandea)
- 11:00 Merkatuaren irekiera
- 12:00 Haurrentzako ekintza: ‘Altxorraren bila’ (6-10 urte)
- 12:00 Bertako produktuen dastaketa
- 13:00 Zuzeneko musika
- 17:00 Haurrentzako tailerra: ‘Koloretako dragoiak’ Sormen tailerra (4-10 urte)
- 19:30 Sarien zozketa
- 20:00 Merkatuaren itxiera
Tailerren izen ematea mugatua izango da. Merkatuan bertan zabalduko da izen ematea. Doako tailerrak dira. Bestalde, eguraldi txarra egin ez gero, merkatua bertan behera geratuko da.