30 lagun elkartu dira izarrak behatzeko
Lapurriturri-Erlaitzen egin du bat haur nahiz helduk osaturiko taldeak. Teleskopio eta adituek lagunduta eman dute gaua.
Joan den larunbatean izarren behaketa antolatu zuen Irungo Udalak, eta irteeraren balorazio oso positiboa egin dute. Lapurriturri-Erlaitz informazio puntuan egindako hitzordua “arrakastatsua” izan zela esan dute.
Heldu eta haur, ia 30 lagun elkartu ziren 21:30ean zerura so egiteko asmoz. Aranzadi elkarteko Alberto Castrilloren eta nazioarteko astrofisika doktore baten eskutik eskutik zeruko konstelazioak, planetak eta izarrak ezagutu zituzten familiek.
Zerua oskarbi mantendu zen, eta teleskopioaren laguntzarekin, Jupiter eta Saturnoren eraztunek ongietorria egin zioten taldeari. Konstelazioen formak ezagutu, planeten eta izarren arteko ezberdintasunen berri eman, eta nebulosei, hil ziren izarren aztarnei… buruz berriketan hartu zuten gozatua bertaraturikoek.