Herria kolorez eta edertasunez bete dute
Daniel Menendezek irabazi zuen Emekik antolatutako XXVIII. Margo Lehiaketa.
Atzoko egunez Emekik antolatutako XXVIII. Margo Lehiaketa egin zen. Hodarribia zonalde ezberdinetako margolariez bete zen. Goizeko 09:00etan ekin zioten lehiaketari eta arratsaldeko 17:00ak arte izan zuten herriko txokoak margotzeko tartea. Epaimahaia lau emakumek eta gizonezko batek osatu zuten: Naiara Goikoetxea, Itsaso Labari, Maria Jose Noain, Sara Otaño eta Javier Sagarzazu.
Emeki Emakumeen elkartetik eskerrak eman nahi izan diete parte hartzaile guztiei, kolaboratzaileei (udalari, Palacete Hotelari, Atrezzori eta Done Pedro Kofradiari) bai eta bolondresei, epaimailari eta bertaratutako guztiei ere.
Irabazleak
Accesit: Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia eta Atrezzo dendako enmarkazio bat eskuratu zuen Faouzi Bautagrassa Lasartearrak. Saria María Pilar Goikotxeak (sare konpontzailea izandakoak) eman zion.
3. saria: 500 euro eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia Iratxe Aires Rocha irundarrarentzat izan zen. Idoia Seijo Iruretagoienak, Hondarribiko artisauak, eman zion saria.
2. saria: Ricardo Azkargorta bergararrak 700 euro eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia eraman zituen. Hondarribiko Udalaren izenean Txisun Altuna zinegotziak luzatu zion saria.
1. saria: Daniel Menendez Isturiz (Burlada) izan zen XXVIII. Margo Lehiaketaren irabazlea. 1.000 euroko saria eta Done Pedro Arrantzale Kofradiako produktuen saskia eraman zituen etxera. Emekiko lehendakaria den Tamara Sastre Castilloren eskutik jaso zuen saria.