Xantalen danborrada prestatzeko bi entsegu deitu dituzte
Hilaren hirugarren larunbatean egingo dute danborrada Irungo Alde Zaharreko kaleetan barrena, auzo elkarteak antolatuta.
Hilaren 20an, larunbatarekin, Xantalen Danborradak Irungo Alde Zaharreko kale nagusiak zeharkatuko ditu 19:00etatik aurrera.
Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak antolaturiko irteera prestatzeko, bi entsegutan parte hartzera deitu dituzte danborradan atera nahi dutenak: lehena datorren asteazkenean, hilak 10, eta bigarrena hurrengo asteazkenean, hilak 17. Biak ala biak 19:00etan izango dira, auzo elkartearen egoitzaren aurrean.
Gogotsu agertu dira arduradunak, eta aurreratu dute aurten, estreinakoz, auzoarentzat espresuki konposaturiko martxa berri bat joko dutela danborradan. Izena eman nahi dutenek mezu elektronikoa bidal dezakete, edo zuzenean agertu entseguetako batera.