Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Arraunzaleek bi zita garrantzitsu dituzte asteburuan

Larunbatean EuskoLabel eta EuskoTren estropadak izango dira, igandean, berriz, ETE eta KAE1 Ligakoak. Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak hondartzara zein kai muturrera gerturatzera animatu ditu zaleak.

Asteburuko banderen aurkezpena gaur goizean.
Ane Mendizabal Sarriegi
Hondarribia
2022/08/03

Asteburu honetan, larunbat zein igandean bi zita garrantzitsu izango dira herrian. Guztira lau bandera egongo dira jokoan eta horien aurkezpena egin dute gaur goizean Hondarribiko Udaletxean. Bertan izan dira Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea, Miguel Aguado Gipuzkoako Mapfreko zuzendari komertziala eta Juan Mari Altuna, udal zinegotzia.

Hondarribiko kai muturra arraunzalez beteko da asteburu honetan, hala derrigortu du Joxemi Elduayenek Hondarribiko Arraun Elkarteko presidenteak. “Normalitate berri honetan debekatuta dago estropada etxetik ikustea” esan du barrez. Hala, herritarrei eta arraunzaleei hondartzara hurbiltzeko, eta bertatik bertara arraunlariak animatzeko deialdia egin eta jendearen babesak arraunlariei “asko lagunduko” diela argudiatu du. Gizonezkoen A ontzia zein Emakumezkoena liderrak dira beren mailetan eta egunero egiten duten esfortzua eskertzeko baliatu du aurkezpena.

Hortaz gain, eskerrak eman nahi izan dizkie urtero estropada hau posible egin duten guztiei. Bereziki Mapfreri, hamabost urte luzez Hondarribiko estropadaren babeslea izateagatik; Done Pedro kofradiari, hasiera-hasieratik Hondarribia Arraun Elkartea babestu izanagatik; Ondoan taldeari bigarren urtez emakumeen babesle izateagatik; eta nola ez, udalari ere, beti izan duen prestutasunagatik.

Ondoren Miguel Aguadok hartu du hitza. Beste urte batez, baina duela hamabost urteko ilusio berberarekin agertu da Gipuzkoako Mapfreko zuzendari komertziala, “kirol honi oso lotuta gaude eta zuekin sentitzen gara” azaldu du. Azkenik, Juan Mari Altun udal zinegotziak Hondarribia Arraun Elkarteak dituen 3 traineruei aipamena egin nahi izan die. “Hondarribiak hiru traineru ditu, hori ez da kasualitatea. Azpitik lan handia dago”.

Hitzorduak

Larunbatean EuskoLabel eta EuskoTren estropadak izango dira (17:40etik aurrera). Emakumeek  II. Ondoan bandera izango dute lehian, gizonezkoek berriz, Hondarribiko XXXV. bandera – Mapfre Sari Nagusia. Igandean, ETE eta KAE1 Ligen txanda izango da (10:00etatik aurrera). ETE Ligan XIV. Txingudiko bandera egongo da jokoan eta KAE1 Ligan, berriz, Hondarribiko Arrantzaleen Kofraiako XVI. Bandera.

Arraun festa

Estropadez gain, arraun festa ospatuko dute. Hori dela-eta asteburuko egitaraua prestatu dute.

Hilak 6:

  • 11.00: suziri jaurtiketa eta Abiyuan fanfarrea hiriko kaleetan barrena.
  • 12:00-20:00: BM Txirrista puzgarriak egongo dira Santiago kalean (Madalen plazan).
  • 12:30: Izugarria, erraldoi eta buruhaundien konpartsa (Hondarribiko kaleetan zehar).
  • 13:00-15:00. Elektropatxaranga Rockalean. Gazte poteoa San Pedro kalean.
  • 17:00: Kalejira herrikoia (San Pedro kaletik estropada eremuraino).
  • 20.00-22.00: Abiyuan fanfarrea Portuan zehar.
  • 20.00-22.00: Scoobyband orkestra (San Pedro kalean)
  • 

22.00-02.00: DJ Kanupi (Arrantzale auzoan).

Hilak 7:

  • 12:00-20:0: BM Txirrista puzgarriak egongo dira Santiago kalean (Madalen plazan)
  • 

13.00-15.00: Abiyuan fanfarrea hiriko kaleetan barrena.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.