Lidergoa mantentzen dute Hondarribiko emakumeek
Larunbateko estropada bigarren egin bazuten ere, ETEko sailkapenaren buruan dago 'Ama Guadalupekoa'. KAE 1-ekoek hitzordu bikoitza izan dute.
ETEko arraunlariek sasoiko laugarren estropada lehiatu zuten larunbatean Castro Urdialesen (Espainia), eta bi hitzordu izan zituzten KAE1-en ari diren hondarribiarrek, larunbat eta igandean.
Hibaikako emakumeek lehen egin zuten denboraldiko laugarren estropada, eta atzetik gelditu ziren neska berdeak larunbatekoan. Hori horrela izanda ere, eta nahiz eta puntutan berdinduta (32), lidergoa mantentzen du oraindik ere Ama Guadalupekoak ETEn. Horra hor sailkapen orokorra:
1º | HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | 32 |
---|---|---|
2º | HIBAIKA JAMONES ANCIN | 32 |
3º | DELTECO ZUMAIA | 26 |
4º | DEUSTO BILBAO | 26 |
5º | ONDARROA CIKAUTXO | 20 |
6º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 18 |
7º | HERNANI MITXELENA | 14 |
8º | CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN | 8 |
9º | PORTUGALETE |
KAE1-ekoek Castro Urdialesgoa izan zuten hirugarren estropada, eta Elantxobeko XXXIV Traineru Estropada laugarrena, larunbat eta igandean, hurrenez hurren. Lehenean bederatzigarren sailkatu ziren Hondarribiko mutilak, eta atzo postu bat gora egin zuten. Horra hor, esandakoarekin, palmaresa:
1º | SANPEDROTARRA | 45 |
---|---|---|
2º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 40 |
3º | ARKOTE SEGUROS BILBAO | 37 |
4º | S.D.R. PEDREÑA | 34 |
5º | SAN JUAN | 32 |
6º | MATRIX HONDARRIBIA | 25 |
7º | CAMARGO CUEVA EL PENDO | 24 |
8º | CASTRO BRUNO SAEZ | 24 |
9º | DELTECO ZUMAIA | 21 |
10º | DEUSTO BILBAO | 15 |
11º | ORIO ORIALKI | 8 |
12º | BUSTURIALDEA | 7 |