Hilaren 22tik 24ra, mendizaletasuna, euskara, musika, euskal ondarea eta itsasoa uztartuko dituen ekimena antolatu dute. Pasaiatik abiatu eta Askainen emango diote ibilbideari amaiera.
OInezkoen irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko da kale honetan, lanei esker. 300.000 euroko finantzazioa lortu du udalak Europako funtsen bitartez.
Larunbateko estropada bigarren egin bazuten ere, ETEko sailkapenaren buruan dago 'Ama Guadalupekoa'. KAE 1-ekoek hitzordu bikoitza izan dute.
Erlaitz, Xoldokogaina, Muganix eta Aiako Harria piztu dituzte herritarrek erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Lunes Lilak antolatu du omenaldia 19:00etarako eta online jarraitu ahalko da. Asun Casasolak, Laffagen amak, hiltzailearen barkamena jaso nahi duela adierazi du.
Igandean eman zioten hasiera kanpaina honi Hondarribiko Kai Berrian. Erakusketak tailerrak, jolasak, erraldoiak, zabor bilketa eta zinema jarduerak egongo dira besteak beste.
Kalea hartu zuten Irungo Harrotasun Kritikoko taldekideek ekainaren 28an, eta haiena den lekua aldarrikatu zuten Irungo festen erdian.
Uztailak 1eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.
Ur Bizien Gazteen txapelketa egin zen San Migel inguruan eta Irungo ordezkaritza bertan izan zen.