Aquam Lauda eta Atzokoak-ek kontzertua eskainiko dute igandean
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Portu kaleko elizan. Lehenak emakumeen musika lantzen du, eta bigarrenak herri errepertorioa.

Asteburu honetan, hondarribitarrek Aquam Lauda eta Atzokoak abesbatzen emanaldia bizitzeko aukera izango dute. Izan ere, igandean, hilaren 12an, kontzertua eskainiko dute abesbatzok, Portu kaleko elizan arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Sarrera doakoa izango da.
Aquam Lauda 2014an sortu zuen Javier Bustok, emakumeen abesbatzen musika hedatzeko xedearekin. Bestetik, herri errepertorioan baita polifonio klasikoan trebatutakoa eta 1985ean sortutakoa da Atzokoak.