Baikor agertu da Miren Etxebeste zinegotzia jendeak erasoei erantzuna ematen dielako. Ezkor, eraso matxistak gertatzen ari direlako.
Irungo presoak izan zituzten gogoan atzokoan. Horrez gain, Juanra 'Rojo' Gonzalezek bere oroitzapenen arabera sortu zuen erretako kartzela.
San Joan sua piztu aurretik dantzatu zuten dantzariek, eta ondoren, Aspacek pregoia jo zuen. Hasi dira sanpedro eta sanmartzialak.
Garazi Fantasy, Fantasy Queen drag bikotearen parte da, eta tailer eta ‘dragbingo’ bat gidatzeagatik egin dira ezagun. Norbere zirkunstantzietatik izan behar dela drag defendatu du Fantasyk.
Bosgarrenez, Hondarribiak Harrotasunaren Eguna ospatuko du Fenomena Kultur Elkartearen eta udalaren eskutik. Aurtengo leloa ‘Gure gorputzak, gure bizitzak, gure eskubideak’ da.
Abdourramane Bahren heriotza beste kolpe bat izan da, eta arazoak ez dirudi konpontzeko bidean denik: azken asteetan migratzaileen fluxua igo dela jakinarazi du Mendigutxiak, eta horrek arriskuak hartzeko aukerak areagotzen dituela.
Hondarribiko Kirol Portuko Ostalaritza Elkarteak Kai ingurua dinamizatzeko eskaintza kultural eta jarduerak proposatu ditu.
Erasotzaileetako batek aurrekariak ditu. Elkarretaratzea deitu du Bidasoko Itaiak gaur San Juan plazan 19:00etan.
Euria berandu heldu zen San Joan Suaren festara. Hondarribiko Benta Zaharrean ongietorria eman zioten udarari.
Uztailaren 8tik aurrera egingo diren 'Argi gauak' bisita gidatuak eta, EHUrekin elkarlanean, udako ikastaroak aurkeztu dituzte gaur goizean.
18 turismo eragile izan dira (Bidasoa bizirik barne) aintzatespenak jaso dituztenak. Erantzukizun sozialak, eta ingurumen eta ekonomia iraunkortasuna turismo eragileen egunerokotasunean txertatzea helburua du kode etikoak.
Gaur arratsalderako eguraldi txarra iragarri dute, hori dela-eta gaur arratsalderako aurreikusita zeuden zenbait jarduera lekuz aldatuko dituzte.