Ate ireki jardunaldiak, Musika eta Dantza eskolan

Maiatzaren 25, 26 eta 27an egingo dituzte eta aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz eskolara deituz.

Hondarribiko Musika Eskola Kultur Etxea Maiatzaren 24 arte eman daiteke izena ate irekietarako.

Hurrengo ikasturtera begira, ate ireki jardunaldiak egingo ditu maiatzaren 25, 26 eta 27an Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolak. Bertaratu ahal izateko aurrez hitzordua eskatu behar da maiatzaren 24a baino lehen eskolaren telefono batetara deituz: 696107177 edo 943 641357.

Hainbat dira eskolak eskaintzen dituen diziplinak: Musika goiztiarra, musika hizkuntza, ahots teknika,  biolina, txeloa, pianoa, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, tronboia, akordeoia, gitarra, perkusioa, trikitixa, txistua, dantza Klasikoa eta euskal dantza.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.