2022/5/17

Aurrekontu Irekien prozesuaren topaketa irekia gaur Irunen

Irundarren proposamenak jasotzeko ekimena gaur, arratsaldeko 18:00etan Amaia Kultur Zentroan izango da. Mikel Pagola, Herritarren Partaidetzarako foru zuzendaria bertan izango da.

Ana Galdos, Julia Iruretagoiena ikerketa bekaren lehen bekaduna

Bekadunak 18.000 euro jasoko ditu eta Erdi Aro amaierako eta Aro Modernoaren hasierako emakumeen historia ikertuko ditu.

Solas Jolasen parte hartzeko azken aukera

Udara honetarako zenbait toki libre geratu dira eta beraz, egun eta erdiko epe berezia zabalduko dute izena emateko: hilaren 19tik (00:00tik) hilaren 20ra (14:00etara).

Jantzigintza eta Moda Heziketa Ziklo berria

2022-2023 ikasturtetik aurrera Mendibil Prestakuntza Zentroan eskainiko dute Jantzigintza eta Moda Heziketa Zikloa.

Bakardadearen gaia jorratuko dute Buru Osasuna Zineforumaren barruan

Agifesen zikloaren barruan, Ryan Gosling protagonista duen 'Lars y una chica de verdad' filma eskainiko dute, bihar, Amaia KZn.

Erronka sozialei aurre egiteko irtenbideak diseinatuko dituzte gazteek

18-30 urteko gazteei zuzenduta dago, eta bi saio egingo dituzte hilaren 27an eta 28an, Palmera Monteron.

Adaxka Dantza Taldea

Hondarribia Dantzan, asteburu honetan

Maiatzaren 20 eta 21ean egingo dute Hondarribiko kaleetan barna. Aurten Iurretako Mikel Deunda taldeko dantzariak gerturatuko dira.

Hondarribiko Musika Eskola Kultur Etxea

Ate ireki jardunaldiak, Musika eta Dantza eskolan

Maiatzaren 25, 26 eta 27an egingo dituzte eta aurretik hitzordua eskatu behar da telefonoz eskolara deituz.

Gehiago