2022/5/9

Aurtengo Euskaraldia aurkeztu du udalak

Arigune izateko maiatzaren 16an izena eman ahalko da. Aldiz, oraindik itxaron egin behar da Belarriprest edo Ahobiziren inskripzioak egiteko.

Naroa Perurena Zalditeriako kantinera izango da

Gainerako kantinerak datozen egunetan aukeratuko dituzte. Oraindik hautagaitzak aurkezteko aukera dago.

[Galeria] Bidasoa urdindu dute herritarrek

Izan Bidea egitasmoa ixteko martxa egin zuen larunbatean Sarek Bidasoa ibairen bi aldeetan, Bidasoa urdinduz lelopean.

[Galeria] Reggaeak alde zaharra alaitu du

Reggaearen festa egin zuten larunbatean Sarjia parkean, eta musikaz gain, hitzaldia eta haurrentzako txokoa ere izan zen.

Podiumetara igo dira Marlaxkako haur eta gazteak

Gipuzkoako Eskolarteko Banakako Txapelketa egin zen asteburuan eta Iker Tafall eta Gorka Tafallek lortu zituzten emaitza esanguratsuenak.

M8k Donostiako sexu erasoa gaitzetsi du

"Ez dela ez", gogorarazi du beste behin asanblada feministak. 20 urteko gizon bat atxilotu dute etxera zihoan emakume bat erasotzea egotzita, Gros auzoan.

Iragarki Laburrak - Animalia baten bila zabiltza?

Hemen eta online saldu, erosi, trukatu, oparitu... euskaraz!

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-5-6)

Maiatzak 6ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Labore Txingudiren produktuen otarrea da.

Pablo Gonzalez berehala aska dezatela eskatu du udalbatzak

Otsailetik dago kartzelan Pablo Gonzalez kazetaria, eta bere inkomunikazio egoera dela-eta, giza eskubideak bermatzeko mozioa adostu zuten EAJ, EH Bildu eta Abotsanitzek, azkenaren iniziatibarekin.

Gehiago