Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema Jaialdiak geldialdia egingo du Hondarribian
Asteartean hainbat proiekzio jasoko ditu Kultur Etxeak. Emanaldi hauekin "zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakondu" nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.
Datorren asteartean (hilak 26) Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiak Hondarribia bisitatuko du, hainbat proiekzio egingo dituzte Kultur Etxean. Emanaldi hauekin “zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakondu” nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.
Asteartekoa Hedapenak izeneko atalaren barruan kokatu dute, Euskal Herriko hainbat udalerrietan egiten ari diren biraren barruan hain zuzen.
19:00etan hasiko dute saioa, eta orotara, sei laburmetrai proiektatuko dituzte.