Astelehenetik larunbatera, ohiko azokaz gain hainbat tailer antolatu dituzte: helduentzako 7 tailer eta haurrentzako berriz 6.
Ildo estrategikoen lanketa prozesuan "udaleko arlo guztien eta euskararen aldeko eragile guztien arteko elkarlana" beharrezkoa dela adierazi du Miren Etxebeste ordezkariak.
Asteartean hainbat proiekzio jasoko ditu Kultur Etxeak. Emanaldi hauekin "zinemaren eta artearen bidez identitate, genero eta sexu aniztasunaren gaietan sakondu" nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.
Arriskuak murrizteko bideo dekalogo bat zintzilikatu du udalak, eta hori ikustera gonbidatu dituzte gazteak. Horrez gain, hiriko merkatariek ere jaso dute dekalogo bat, gogoratuz legeak debekatu egiten duela adin txikikoei alkohola saltzea edo ematea.
Lehiaketara edonor aurkeztu daiteke eta Aste Santuan egindako argazki onenak saritzea du helburu.
Bi kale hauetako zenbait zatitan baldosak konpontzeko eta espaloiak jaisteko lanak burutu dira.
Hilaren 11ean zabaldu zen izen ematea eta maiatzaren 9ra arte, online edo aurrez aurre, egin ahal izango da.