Osasun Bidasoak agerraldia egingo du bihar Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta
Plataformako kideekin batera David Nuño udaleko ordezkaria eta Eukene Lopez zinegotzia izango dira, "Sagardui sailburuari eta jaurlaritzari beren jarrera berraztertzeko eskatzen jarraitzeko" asmoz.
Bihar, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Gizarte Politiken batzordean izango dira Osasun Bidasoa plataformako zenbait kide, Elkarrekin Podemos-IU taldeak erregistratutako eskaeraren ondoren. “Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren berrikuntzari buruz duten iritzia azaltzeko” probestuko dute biharko agerraldia.
Taldearen arabera, “beharrezkoa da Osasun Bidasoak bloke kirurgikoa berritzeko proiektu polemikoaren inguruan herritarrek eta osasun langileek dituzte zalantzak eta eskaerak jakinaraztea eta proposamenak egin daitezela Bidasoa eta Bortziriak eskualdeetako biztanleei zerbitzu egokia eskaintzeko”. Plataformako kideekin batera David Nuño udaleko ordezkaria eta Eukene Lopez zinegotzia izango dira, “Sagardui sailburuari eta jaurlaritzari beren jarrera berraztertzeko eskatzen jarraitzeko” asmoz.