2022/4/6

'Bertako produktuen astea' hil bukaeran egingo da

Seigarren edizioko tailerretan dagoeneko izena eman daiteke, eta plaza mugatuak izango direla jakinarazi dute.

Osasun Bidasoak agerraldia egingo du bihar Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta

Plataformako kideekin batera David Nuño udaleko ordezkaria eta Eukene Lopez zinegotzia izango dira, "Sagardui sailburuari eta jaurlaritzari beren jarrera berraztertzeko eskatzen jarraitzeko" asmoz.

Hitzarmena berritzea eta soldata arrakala deuseztatzea eskatzen dute udal garbitzaileek.

Greba egingo dute udal garbitzaileek

Negoziazioek ez dute aurrera egin eta apirilaren 29, maiatzak 4 eta 5ean greba egingo dute ELA Sindikatuaren babesarekin.

Hondarribiko Madalen da herrian emakumeen izena daraman karrika gutxietako bat.

Madalen kaleko bizikidetza arazoei erantzuteko eskatu du Abotsanitzek

Elkarbizitzarako politika publikoak egiteko eskatu diote udalari. Orain arte hartutako neurriak ez direla nahiko izan salatu dute.

Gehiago