Gazte Promesen Espainiako Txapelketa irabazi du Santiagotarrakeko Eider Ceciliak
Taldekako sailkapenean hirugarren postuan bukatu du lehia klubak. Ehundik gora taldek parte hartu dute Sevillan jokatutako txapelketan.
Asteburu honetan Sevillan izan dira Santiagotarrak klubeko hainbat kirolari, 5.000 metroko Espainiako Txapelketa jokatzen, infantil zein kadete kategorietan. Ehun talde baino gehiago lehiatu dira, eta horietatik hirugarren postuan bukatu du Irungo taldeak, taldekakoan. 25 kirolarik ordezkatu dute taldea.
Albisterik onena Eider Ceciliak ekarri du asteburu honetan, infantil B kategorian Espainiako txapeldun izendatu baita. Garaipen honekin batera, nabarmentzekoak izan dira Eneritz Aizpiolearen seigarren postua, Malen Juaristiren bederatzigarrena, Nora Aranaren 15.ena, Irene Muiñoren 20.ena, Nerea Egigurenen 16.ena edo Katixa Francoren 18.ena. Mutiletan aldiz, Iker Castaño zazpigarren izan da, Alex Arana 22. iritsi da helmugara, eta Iñigo Irastorza 25. postuan sailkatu da.