Oiasso Museoaren antzerki tailerrak eta irakurraldi dramatizatuak gertutik ikusteko aukera
Saio hauetan parte hartzeko ateak zabalduko dituzte, "heldu zein gazteak antzerki klasikora erakartzeko" asmoz.
Oiasso Erromatar Museoak, Oiassortu programaren barruan, antzerki tailerretan eta irakurraldi dramatizatuetan parte hartzeko ateak zabalduko ditu, “heldu zein gazteak antzerki klasikora erakartzeko”. Interesdunek saioak ikusteko aukera izango dute, egitasmoa barrutik ezagututa. Hauetan antzerkiaren munduko profesionalek parte hartuko dute.
Hilaren 6an izango da lehen hitzordua, 18:00etan haurrek, eta ordubete beranduago helduek. Hilaren 8an bigarren ate ireki saioa egingo dute, oraingo honetan 10:00etan. Ez da beharrezkoa izango tokirik erreserbatzea.