Konpartsakide izateko zerrendak ireki ditu Irungo Atsegiñak

Buruhandi eta erraldoi izateko interesa duen 16 urtetik gorako pertsona orok eman dezake izena.

erraldoiak.atsegiña Irungo Atsegiña elkarteko erraldoiak, iazko sanmartzialetan.

Irungo Atsegiña Elkartea buruhandi eta erraldoien konpartsarako herritar bila dabil. Konpartsakide izateko zerrendak ireki berri ditu, 16 urtetik gorako pertsona orok eman dezake izena jada. Azkenaldian 2018an zaharberritutako erraldoiak erabiltzeko eskaera ugari jaso dituztela azaldu du elkarteak, horregatik egin dute deialdia.

Konpartsakide izan nahi dutenentzako topaketa berezia antolatu dute igande honetan (hilak 10). Eskortza eraikinean (Letxunborro etorbidean) elkarteak duen pabiloian bilduko dira. “Gogoa eta ilusioa besterik ez da behar, gainerakoa erraldoiekin topo egitean sortuko da”, esan dute elkartekoek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.