IX. Bidasoa Squash Saria, "mugak apurtzen"
72 jokalari lehiatu dira asteburu honetan Artalekun, Lur Alai Squash taldeak antolatutako txapelketan.
IX. Bidasoa Txingudi Squash Saria jokatu dute asteburu honetan Artaleku kiroldegian, Lur Alai Squash taldeak antolatuta. Klubekoen arabera, “mugak apurtu ditu” lehiaketak, inoizko partaidetza handiena izan baitu. Orotara 53 gizonezko, sei emakumezko eta 12 gaztetxo aritu dira, kategoria ezberdinetan banatuta.
Ondorengoak dira emaitza guztiak:
13 urte azpikoetan
1.Unax Mariezkurrena (LurAlai).
2.Urko Gomez (LurAlai).
3.Aratz Vilas (Benedikta squash, Sestao).
4.Gorka Tafall (LurAlai).
Emakumezkoetan
1. Sandra Perez (San Juan-Donibane, Iruña).
2. Isabel Soto (Bendika, Sestao).
3. Irune Peinado (Benedikta, Sestao).
4. Marta Cordero (NikSquash, Gasteiz).
Taula nagusia
1. Xavi Blasco (Squash Proyect, Girona).
2. James Himan (GEIEG, Girona).
3. Paul Yañez (CD Amaya, Iruña).
4. Adrian Beloki (CD Amaya, Iruña).