San Migel eta Santiagoko auzotarrek egindako eskaerak argitaratu ditu udalak
Auzotarren egindako eskaeren zerrenda bat da, Alkatea Auzoetan programaren barruan internet bidez zein aurrez aurre jasotakoak. Udalaren webgunean kontsultatu daitezke eskaera guztiak.
Alkatea Auzoetan programaren barruan Jose Antonio Santano alkateak San Miguel eta Santiago auzoekin hartutako konpromisoak argitaratu berri ditu udalak. Auzotarren egindako eskaeren zerrenda bat da, internet zein aurrez aurre jasotakoak.
Otsailaren 7ko astean izan zen alkatea San Migel auzoan. Lehenik, Luis Uranzu kaleko eta inguruko espaloietan esku har dezala eskatu zuten auzotarrek, eta dagoeneko labaintzeko tratamendua eman diete espaloiei, “oinezkoek irrist egin eta erortzeko arriskua ahalik eta txikiena izan dadin”. Horri lotuta, bide publikoko elementuak behar bezala mantentzeko eskatu zuten auzoko bizilagunek. Dagoeneko eskaera hori aztertzen ari dira. Mugikortasunari dagokionez, hainbat eskaera jaso ditu alkateak, eta azkenik, besteak beste, auzoan jarduera gehiago egitea eta Txin zer-en zereginak indartzeko eskatu zuten.
Hilabete geroago bildu zen Santano Santiago auzoan. Hiria mantentzeko lanen atala izan zen errepikatuenetako bat, eta ondorengo konpromisoak hartu ditu udalak: belarra moztea, barandak pintatzea eta sakanguneak aldatzea. Zenbait baldosa ere aldatzeko eskatu zuten auzotarrek. Mugikortasunaren atalean, elkarbizitza gaiak eta Txinzer izan zen gai aipatuenetakoak.
Konpromiso guztiak webgune honetan kontsulta daitezke.
Aste honetan Alde Zaharra-San Juan inguruan ibiliko da alkatea.