Elkarrekin Ababor itsas azokak Ficoba hartuko du apirilaren 1etik 3ra
Azoka berotzen joateko, estropadak eta arrantza lehiaketak egingo dituzte asteburu honetan Hondarribian, Hondarribiko Klub Nautikoarekin elkarlanean.
Ficoba erakustazokak Elkarrekin Ababor izeneko azoka jasoko du apirilaren 1etik 3rta bitarte. Hiru pabiloiak hartuko dituzte, hitzaldiak, mahai inguruak eta erakusketekin, “nautika eta uretako jarduerak gustuko dituzten pertsonek eta aisialdi eta bizitza modu horretan interesa duten guztiek bertatik bertara ezagutu ditzaten produktu, zerbitzu eta esperientziak”.
Azokarako motorrak berotzen joateko, Ababorrek eta Hondarribiko Klub Nautikoak hainbat jarduera antolatu ditu asteburu honetarako Hondarribian. Arrantza lehiaketa, optimist estropada eta gurutzontzi itsasaldi bat egingo dute larunbatean (apirilak 2). Goiz hasiko dira, 7:30ean aterako dira arrantza lehiaketan parte hartuko dutenak Euskal Kirol Portuak herrian dituen instalazioetatik. 10:30ean aldiz, gurutzontzi itsasaldiaren txanda izango da, 40 itsasontzi inguru abiatuko dira Donibane Lohitzunerantz, lau mila zeharkatzeko. 14:00etan luntxa egingo dute partaide guztiek.