Bigarren eskuko azoka egingo du Irungo Harrera Sareak
Hainbat arrazoirengatik erabilgarriak ez zaizkien arropak jarriko dituzte salgai. Bildutako diruarekin migratzaileek egun beharrezkoak dituzten gauzak erosiko dituzte, hala nola, barruko arropa, motxilak eta abar.
Kale Nagusiko biltegi batean jasotzen dute herritarrek emandako arropa guztia. Aurten jada 946 lagunek jaso dute bertako arropa. Irungo Harrera Sareak outlet eta bigarren eskuko azoka txiki bat egingo du hurrengo ostegunean (hilak 31). Hainbat arrazoirengatik dohaintzetatik jasotako baina erabilgarriak ez zaizkien arropak jarriko dituzte salgai. Bildutako diruarekin migratzaileek egun beharrezkoak dituzten gauzak erosiko dituzte, hala nola, barruko arropa, motxilak eta abar. 19:00ean hasiko dute azoka eta outlet-a, Kabigorri ateneoan. 22:00etara bitarte luzatuko dute azoka.

